Informazio orokorra

Parisko eskualdea, Frantziako Uhartea deritzona, Frantziako ekonomia hiriburua da. Munduko hirien artetik, barne produktu gordin handienetarikoa du: 669,2 bilioi euro 2013an. Gainera, La Défense, Europako negozio-barrutirik handiena, Frantziako enpresen erdiaren egoitza nagusia da, eta munduko 100 enpresarik handienetatik 20rena ere.[10] Era berean, frantses hiriburuan dute egoitza hainbat nazioarteko erakundek, hala nola UNESCOk edota OCDEk.

Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistak bisitatzen baitute urtero. Intereseko leku asko daude hirian. Adibidez, Eiffel Dorrea, Notre-Dame katedrala, Garaipen Arkua, Sacré-Cœur basilika eta abar. Horrez gain, Louvre eta Orsay museoek nazioarteko onarpena ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkeak ere. Parisko Charles de Gaulle aireportua Frantziako aireportu nagusia da, eta munduko aireportu erabilienetatik zortzigarrena.

Bideo interesgarri bat