Informazio orokorra

Amsterdam Herbehereetako hiriburua eta hiririk populatuena da, gobernuaren egoitza Hagan kokatuta egon arren. 1987an Europako kultura-hiriburua izan zen.

Arrantzale herria XII. mendean, Hansa ligan sartu eta berehala merkataritzagune garrantzitsua bihurtu zen (1369). XVII. mendean, egun guztiz oparoak izan zituen Amsterdamek Ekialdeko Indietako Konpainia (1602) eta Amsterdameko Bankua (1609) sortu ondoan. Indietako Konpainiak bultzatu eta eraiki zuen Nieuw Amsterdam Ipar Ameriketako hiria (1621), gerora New York izango zena hain zuzen. Anberes hiriaren gainbeherak eta Espainiako judu nahiz protestante edota Frantziako hugonoteen etorrerak hiriko oparotasuna areagotu baizik ez zuten egin.

1814tik herrialdeko hiriburua da, aurretik Haga izan zelarik.

Azken Mundu Gerran naziek desagerrarazi zuten bertako kolonia judua.

Bideo interesgarri bat